Ttan Ttakun festa egingo dute larunbat arratsaldean
Txondorra gunean egingo dute festa. (Argazkia: Txondorra) Ttan Ttakun irratiaren festa egingo dute larunbat arratsaldean, Egiako Txondorra gunean. 16:30ean Mikel Kartonek emanaldia eskainiko du, eta 18:00etan Trio Do Porturen emanaldia izango da. 19:30ean Eli eta Manex Pagola izango dira oholtzan.
Emanaldi bakoitzak 3 euroko balioa izango du, eta aurrez izena ematea komeni da ttanttakunirratia@gmail.com helbide elektronikora idatziz edo 688804648 telefonora deituz. Zero eserlekuaren figura ere erabili daiteke, irratiari dohaintza egiteko: 3 euro edo borondatea ordaindu daitezke 688804648 telefonora Bizum bidez.

