Urko abeslari donostiarrak kontzertua eskainiko du Victoria Eugenia antzokian
Jose Antonio Larrañaga 'Urko' Amaran bizi da. (Argazkia: Donostia Kultura) Jose Antonio Larrañaga Urko abeslari donostiarrak kontzertu bakarra eskainiko du urtarrilaren 17an, 19:00etan, Victoria Eugenia antzokian. Formatu elektrikoan, bere errepertorio “ezezagunena” eta abesti famatuenak uztartuko ditu Ezezagunak izeneko kontzertuak. Javier Pérez de Azpeitia pianojolea, Lerman Nieves baxuarekin, Ruben Caballero gitarrarekin, Igor Telletxea bateria jotzen, Jorge Pacheco perkusioarekin, Satxa Soriazu teklatuan, eta L. Mª Moreno Urretabizkaia Pirata saxofoijolea izango ditu alboan Urkok.

