'Konpromisoak' Antzoki Zaharrera iritsiko da urtarrilaren 15ean eta 16an
(Argazkia: Txalo produkzioak). Joseba Apaolaza, Ramon Agirre eta Zuhaitz Gurrutxaga dira Konpromisoa antzezlaneko aktoreak. Philippe Claudelen komedia bat da antzezlana: bi lagunen arteko iskanbilaren parte bihurtuko da etxe bat saldu nahi zioten eroslea. Begoña Bilbaok zuzentzen du antzezlana, eta urtarrilaren 15ean eta 16an izango dira Antzoki Zaharrean, 19:00etan.

