Duela bost urte, zortzi astez euskaraz bizi izan ziren Egian
2016ko urtarrilaren 8an, duela bost urte, martxan jarri zuten Egian euskaraz bizi nahi dugulako egitasmoa. Otsailaren 26ra arte, zortzi astez, eguneroko bizitza euskaraz egin zuten auzoko hainbat eragilek. Egia Bizirik auzo elkartea, Trebeska dantza taldea, Porrontxo jaietako kideak eta Antxeta Ttan Ttakun izan ziren parte hartzaileetako batzuk.
Euskaldunen ahalduntze kolektiboa bilatzen zuen egitasmoak, eta eredu izan da gerora Euskal Herri osoan egindako beste hainbat egitasmotan.