Hotza bero, beroa hotz
(Argazkia: Maite Reizabal Arregi) Negua baino hotzagoa da pandemia. Ez dugu etxeko epeltasun hotz eta bakartian egon nahi: ikusi dugu zer den hori. Kaleko terrazan hotza pasa nahi dugu, hotz beroa. Maite ditugun pertsonekin mahai baten bueltan, kalean, elkarri berotasuna ematen diogulako. Horretarako aukera egongo da La Tita Lupe tabernan: merezi du Donostian aparkalekua aurkitzea zailtzeak, epel egoteko terraza gehiago egongo badira.

