Aita Mari arrantzalea eta arrantza eskola omendu ditu Aquariumak
(Argazkia: Donostiako Aquariuma) Donostiako Aquariumak bi urteurren garrantzitsu gogoratzeko lore eskaintza egin zuen kaian, pasa den larunbatean. Batetik, 109 urte bete dira Gipuzkoako Ozeanografia Elkarteak estatuko lehen arrantza eskola sortu zuenetik. Bestetik, 155 urte pasa dira Jose Maria Zubia Aita Mari arrantzale eta marinela hil zenetik.
Arrantza eskola eta Aita Mariren heriotzaren omenez, Aquariumeko lehendakari Jose Ignacio Espelek eta Ana Mari Zubiak, Aita Mariren sendiaren izenean, lore sorta bana jarri zuten kaiko Aita Mariren eskulturan, eta arrantza eskolan –kaiko San Pedro elizan–.

