Antiguako jaiak egoerara egokituko dira
Antiguako jaiak desberdinak izango dira aurten. Izan ere, COVID-19aren ondoriozko salbuespenezko egoerak baldintzatuta, “egitarau xume” bat osatu dute Antiguako jai batzordekoek.
Larunbatean Elegante Eguna izango da Antiguan: Sasikumeak taldeak kontzertua eskainiko du, Dokan. Ateak 18:00etan zabalduko dituzte, eta 18:30ean hasiko da kontzertua. Sarrera mugatuak egongo dira, eta izena emateko, izen-abizenak, nortasun agiriaren zenbakia eta telefono zenbakia antiguakojaibatzordea@gmail.com helbide elektronikora bidaltzea komeni da. Pertsonako bi sarrera baino ezingo dira erreserbatu.