Itxaropena
(Argazkia: Matia Fundazioa) COVID-19ak bakardadea eragin die zahar etxeetako egoiliar guztiei; heriotza askori. Une gogorrak bizi dituzte haiek eta haien senideek. Hala ere, itxaropena dago. Txertatzen lehenak haiek izan dira, eta gero eta gehiago txertatu ahala, bakardadea urruntzen eta ingurukoak gerturatzen joateko aukera izango dute, pixkanaka. Haiek gu bezainbeste behar ditugu guk gure aiton-amonak alboan.

