Loiolako Erribera: planoetatik komunitatera

La Cepa tabernako jabeek uztea erabaki dute

LaCepa La Cepa utzi berri duen lantaldea. (Argazkia. La Cepa)

Parte Zaharreko Abuztuaren 31 kaleko La Cepa tabernak jabez aldatuko du. 22 urteko ibilbidearen ondoren, egungoek uztea erabaki dute. Sare sozialen bidez eman dute albistea, eta eskerrak eman dizkiete beraiekin lan egin duten ostalari, langile, bezero, teknikari, hornitzaile eta aholkulari guztiei.

Iragarri dutenez, beste batzuek hartuko dute tabernaren ardura, eta hemendik gutxira berriz irekiko dutela. Jabe berriak ilusio zein esperientzia handikoak direla aurreratu dute. Hori bai, argitu ez dutena da tabernaren izen bera mantenduko duten.

Duela gutxi, Parte Zaharreko Txiki taberna otsailean itxiko dutela adierazi zieten jabeek bezeroei.

HITZAkide HITZAkide