Ostalaritzako deskontu-bonuak otsailaren 20ra arte erosi ahalko dira
Donostia Sustapenak otsailaren 20ra arte luzatu du ostalaritza-establezimenduetan aldatu daitezkeen online deskontu-bonuak eskuratzeko epea. www.donostiapikotea.eus atarian eskuratu daitezke, online. Kontsumo-bonuek 10 euroko balioa dute: 7 euro bezeroak ordaintzen ditu eta gainerakoa Donostia Sustapenak. Beraz, bonu horiekin kontsumituta %30eko deskontua aplikatzen da. Bonuak aukeratutako saltoki bakoitzeko erosi behar dira, eta kontsumoa lokalean bertan izan daiteke edo etxera eramateko eskaera egin daiteke.
“Udala jabetzen da, pandemiaren ondorioz, bereziki une zailak ari dela pasatzen ostalaritza. Sektorea indartzeko eta negozioen biziraupena eta, ondorioz, sortzen dituzten enpleguak bermatzeko programak eta laguntzak ari gara sortzen. Ikusi dugu deskontu-bonuen sistema ondo ari dela funtzionatzen, eta salmenta hilabete gehiago luzatzea erabaki dugu”, azaldu du Marisol Garmendia Sustapen Ekonomikoko zinegotziak.