Literatur solasaldia egingo dute urtarrilaren 27an, Egian
Asel Luzarraga idazlea, 'Bahiketa' liburuaren aurkezpenean. (Argazkia: Euskal Idazleen Elkartea) Asel Luzarragaren Bioklik liburuari buruzko literatur solasaldia egingo dute Egiako kultur etxean, urtarrilaren 27an. 18:00etan hasiko da solasaldia, eta egilea bertan izango da. 19:00etan, hitzaldia emango du Fito Rodriguez Bornaetxeak. XXI. mende erdialdeko Bilbo distopiko bat irudikatzen du Bioklik liburuak.

