"Metroaren obrak egiteak dituen arriskuei buruz" ohartaraziko du Satorralaiak Kontxako hondartzan
Satorralaia bizilagunen mugimenduak elkarretaratzea egingo du ostiralean Kontxako hondartzan, “metroaren eraikuntza lanak Kontxaren azpian egiteak eragindako ingurumen-erasoa eta obraren arrisku oso larriak” salatzeko. Elkarretaratzea 12:00etan egingo dute, Kontxako pasealekuko erlojuen aurrean. Ondoren, 12:30ean, agerraldi informatiboa egingo dute, hau da, “metroaren obrak egiteak dituen arriskuei buruz” ohartaraziko dute, publikoki.
“Ekintza hori, larrialdi ekologikoari lotutako salaketa eta aldarrikapen ekintzak egiteko Gipuzkoako hainbat talde sozial eta sindikatu biltzen dituen Larreko Mahaia elkarguneak zabaldutako deialdiari erantzunez egingo dugu”, azaldu dute. Izan ere, larunbatean Aldaketaldia egitasmoaren manifestazioa egingo dute Donostian.