Udalak 2,3 milioi euroko laguntzak bideratu ditu gizarte larrialdietarako
Bi laguntza mota emateko irizpideak eta aurrekontuak onartu ditu Donostiako Udalak. Batetik, Gizarte Larrialdietarako Laguntzetarako (GLL) 2.378.000 euro gutxienez erabiliko ditu udalak. Bestetik, Lan Partekatuaren Plana Babesteko Laguntzen (LPPBL) gutxieneko aurrekontua, berriz, 650.000 eurokoa izango da. Bi kopuru horiek handitu ahal izango dira, eskatzaile kopuru handiagoaren eta emandako laguntzen zenbateko handiagoaren arabera.
Iaz, udalak Gizarte Larrialdietarako Laguntzen 3.316 espedienteri erantzun zien –2019an baino %18 gehiago–. Horretarako, 3.281.503 euro inbertitu zituen, 2019an baino 758.727 euro gehiago –+%31–. Lan Partekatuaren Plana Babesteko Laguntzei dagokienez, iaz 613 espediente tramitatu zituzten –2019an baino %25 gehiago–. Laguntza horietan egindako inbertsioa ere %28,9 handitu zuten; 2019ko 535.684 eurotik 2020ko 690.409 eurora.