Bagara edo ez gara
Agerikoa da euskaldunok euskaraz bizitzeko dugun zailtasuna. Ikusi besterik ez dago Donostiako markesinetan ageri diren gaztelania hutsezko iragarkiak nonahi. Hori gure hizkuntza eskubideen urraketa argi bat da, euskaldunok bigarren mailan uzten gaituena. Adibide ezin garbiagoa da La Gula del Nortek Egia auzoan jarritako iragarkia. Gaztelera hutsez, eta gainera, auzoaren izena ‘Eguia’ erdal toponimia erabilita. Horrelako iragarkiak ere euskarak bizi duen zapalketa-egoera ahalbidetzen du. Paisaia linguistikoak, kale-izenen plakek, norabidezko seinaleak, errotulazioak, kartelek eta hainbat elementuk osatzen dute eta hiritarrongan duen eragina handia da, modu inplizituan mezu ugari transmititzen baititu. Hizkuntza-paisaiak nolako hirian bizi garen adierazten digu, hiri euskaldun edo erdaldunean.