Martuteneko Erbetegi etxearen azken egunak
Garikoitz Arrese-Igor bizilagunaren testigantza jaso du IRUTXULOKO HITZAk. AHTaren desjabetze akta sinatu ez duen bakarra da.
Garikoitz Arrese-Igor, Erbetegi etxearen aurrean. (Argazkia: Inaxio Esnaola) Martuteneko Okendotegi bideko 153. zenbakian dago Erbetegi etxea. Abiadura Handiko Trenaren lanen ondorioz, etxearen lursaila desjabetu behar du Adifek, trenbidea zabaltzeko. Garikoitz Arrese-Igor bizilagunak bihar utziko du etxea, husteko agindua jaso ostean. Desjabetze akta sinatu ez duen bakarra da, eta epaitegitara jotzea aztertzen ari da.
IRUTXULOKO HITZA Erbetegi etxean izan da Arrese-Igorrekin batera. Bizi duen egoeraren testigantzaren inguruko erreportajea ostiraleko astekarian irakurri ahal izango da. Aldiz, bideo erreportajea webgunean egongo da ikusgai. Hauxe da aurrerapena:
Erbetegi husteko agindua pasa den astean jaso zuten, eta hedabide honek Arrese-Igorrekin hitz egin zuen. Horrez gain, duela urtebete inguru Erbetegiko aferaren inguruko erreportaje zabala argitaratu zuen Irutxulok.


