Kontrol sozialari buruzko dinamika abiatu du Egiako gazte asanbladak
Pasa den urtean zenbait formakuntza mintegi antolatu eta gero, “burgesiak ezarritako kontrol sozialaren aurkako dinamika” abiatu du Egiako gazte asanbladak. Dinamikaren barruan denetariko egitasmoak antolatuko dituztela aurreratu dute, eta horien helburua “askatasun politikoen defentsa egitea eta antolakuntza politikoa bultzatzea” izango da.
Gazte asanbladaren arabera, kontrol soziala “ezinbestekoa” zaie agintariei: “Egungo gizarte kapitalistan langileonganako kontrol soziala ezinbestekoa zaiola aginte botereari bere interesak mantentzeko. Kontrol sozial hori, egungo krisi kapitalistaren baitan ulertu behar dugu. Gizarte kapitalistak pobrezia ekoizten du bere baitan, gizartearen gehiengoa geroz eta pobreago aurkitzen delarik”, azaldu dute.
“Aterabide poliziala” eta “gazteriaren gaineko kriminalizazioa” ere salatu ditu Egiako gazte asanbladak.