Parte Zaharreko ezker abertzaleak elkarretaratzea egingo du "bortizkeria eta manipulazioa" salatzeko
Larunbat iluntzeko irudia. (Argazkia: Gedar) Parte Zaharreko ezker abertzaleak “auzoko bizilagunen aurkako bortizkeria eta manipulazioa” salatzeko elkarretaratzea egingo du bihar, 19:30ean, Alderdi Ederren. Zuen gezurren aurrean ez gara isilduko lelopean egingo dute manifestazioa: “denak ez duela balio adierazteko ordua da”, adierazi dute.
Abendutik hona, asko izan dira Parte Zaharrean gazteen eta Ertzaintzaren artean izan diren istiluak. Gertatutakoen kronikaz, analisiaz eta testigantzez osaturiko erreportaje zabala osatu dugu.

