Bulebarreko egunkarien saltokiak beste jabe bat izango du agian aurki
Bulebarrean egunkariak eta aldizkariak saltzeko dagoen kioskoak bi urte daramatza itxita, baina berriro aterako da lehiaketa publikora, Jaime Dominguez-Macaya Ogasun zinegotziak udalbatzaren osoko bilkuran adierazi duenez. Hala ere, esleitutako erabiltzaile berriak kioskoan negozioa zabaltzeari uko egiten badio, udalak saltokia bertatik kenduko behin-betiko.
Egunkarien salmentak behera egin du hamarkadan. Horren erakusgarri dira, besteak beste, Madril etorbideko eta Donostia Ospital ondoko kioskoen itxierak.