Eroski, norekin?
Komertzioen kartel eta errotuluetan agertzen den informazioa euskaraz eta gaztelaniaz eman behar dute establezimenduek, baita inprimakiak eta katalogoak ere. Gehienetan, ordea, ez da horrela gertatzen. Hilabete honetako Zaindu maite duzun hori atalerako, Atotxako Zelaia plazan dagoen Eroski supermerkatuaren sarreran jarri duten oharraren argazkia jaso dugu. Euskararen normalizazioan aurrera egin nahi badugu, enpresak hizkuntza irizpideak landu beharko lituzke langileekin, euskararen kontrako erasoak saihesteko.
Donostiako hizkuntza paisaian ikusten ditugun hizkuntzarekiko urraketak zein zoriontzeak argazki baten bidez zabaldu nahi ditugu. Parte hartu nahi? Deigarri egiten zaizuen horri argazkia egin eta bagera@bagera.eus helbidera bidali.