Euskal Herriko Itzuliak mozketak eragingo ditu trafikoan

Ostiralean, hilaren 9an, Euskal Herriko Itzuliak Donostia zeharkatuko du, eta ondorioz trafiko mozketak eragingo ditu. Udaltzaingoa, Mugikortasuna, Babes zibila, Mantentzea eta Dbus elkarlanean ari dira. Udalak jakinarazi duenez, 13:30etik 14:30era hiriko hainbat kale itxita egongo dira, eta garraio publikoa erabiltzeko eskatu diete herritarrei.
Dbusek autobusen zerbitzuan aldaketak egingo ditu, eta beraien webgunean ikus daitezke.