'Ez dok ero' antzezlana ikusgai egongo da Antzoki Zaharrean ostiralean eta larunbatean

Apirilaren 9an eta 10ean, Ez dok ero antzezlana egingo du Donostiako Antzoki Zaharrean Tartean Teatroa Antzerki Konpainiak. Patxo Telleria da testuaren egilea, eta Jokin Oregi aritu da zuzendari lanetan. Mikel Martinez eta Patxo Telleria dira antzerkiko aktoreak.
Ostiraleko emanaldia 19:00etan izango da, eta IRUTXULOKO HITZA hiru sarrera bikoitz zozketatzen ari da ostegunera arte. Zozketan parte hartzeko lotura honetan sartu behar da, eta ostegunean 12:00etan amaituko da.