Ospakizun txuri-urdinak bizi-bizi segitzen du hiriko balkoietan
Egun batzuk pasa dira Realak balentria egin zuenetik. Finalaren atarian hiriko balkoiak apaingarri txuri-urdinez bete ziren, eta oraindik ere askok leku berean jarraitzen dute.

Larunbatean, Kopa irabazi zuen talde txuri-urdinak 34 urte luzeren ondoren. Ospakizun ofizialik egin ez denez, Donostiako balkoietan apaingarriak mantendu dituzte herritarrek. Datozen egunetan ere hor egongo dira, ziurrenik. Joseba Parron San Sebastian argazkilariak irudi bilduma bat osatu du, eta jarraian duzue ikusgai:









