Arrobitxulo izena onartu dute Herrerako parkerako

Herrerako Arrobitxulo parkearen izena onartu du Donostiako Udalbatzak, apirileko udalbatzarrean. Denbora da parkea Arrobitxulo gisa ezagutzen dela, baina udalaren ekimenez berretsi dute izen ofiziala.
Bitxikeria gisa, udal gobernuak Intxaurrondon kokatu du parkea egindako izen proposamenean, eta hori zuzentzeko eskatu diote Elkarrekin Donostiak eta EH Bilduk. Izan ere, parkea Herrerako eremuan dagoela adierazi dute. Udal gobernuak ontzat jo du zuzenketa, eta aho batez onartu dute Arrobitxulo izena.