Barkaiztegiko trenbide pasabidea behin betiko itxiko dute
Martuteneko tren geltokitik metro batzuetara dagoen Barkaiztegiko trenbide pasabidea behin betiko itxiko dute bihar, 01:00etan. Ondorioz, ibilgailuen eta oinezkoen zirkulaziorako itxita geratuko da Martuteneko gertokian egingo den zubiaren proiektua egin bitartean. Okendotegi kalearen bukaeran dagoen behin-behineko pasabide egituraren antzekoa jarriko dute.
Donostiako Udalak eta Adifek pasa den astean adostu zuten Barkaiztegiko pasabidea ixteko proiektua. Itxieraren ondorioak arintzeko, semaforo sistema bat jarriko dute ibilgailuen trafikorako, eta txandaka eta noranzko bakarrean, Martutene pasealekutik, Larrañategitik eta Barkaiztegitik sartzen direnak igaroko dira.