Santa Klara uharteko itsas hegaztiak "izutu" ditu 'Hondalea'-k
Kea, Santa Klara uhartean. (Argazkia: Parkea Bizirik) Santa Klara uhartean Cristina Iglesias egiten ari den Hondalea eskulturaren eraikuntzak hondakinak sortu ditu, eta erre egin zituzten aurreko astean, kea eraginez. Parkea Bizirik kukulunberak salatu du keak ugaltzeko garaian dauden itsas hegaztien kolonia habigilea “izutu” duela.
“Hondakinez, gomaz, plastikoz eta zaborrez osatutako tramankulua osatu dute, gasolinaz busti eta su eman diote. Dena Cristina Iglesiasen obra-proiektua gauzatzearen ondoriozko hondakinekin. Itsas hegaztien kolonia izutu, uxatu eta asaldatu egin da. Hainbat errunalditan arrautzak hotzak eta enbrioi hilak, txitak ihes egin ezinik eta ke beltza arnasteagatik itota, alarma-hotsak han-hemenka, gurasoen izua beren kumeen ondora itzultzeko”, salatu du Parkea Bizirik kukulunberak.


