Realak liga onenekin bukatzeko pausoa eman du
Sailkapeneko laugarren postua ziurtatzeko garaipena lortu zuten atzo Realak. 28. jardunaldiko partida atzeratua jokatu zuten Zubietan Santa Teresaren aurka, eta aise menderatu zituzten: 4 eta 1. Txuri-urdinek lehen zati aparta jokatu zuten, markagailuan hiru goleko errenta lortuta. Bigarren zatia orekatuago izan zen, baina Realak neurketa kontrolpean izan zuen. Nahikari Garcia aurrelariak bi gol egin zituen, eta partidako jokalari onena izan zen. Amaiur donostiarrak eta Nerea Eizagirrek sartu zituzten beste bi golak. Denboraldia bukatzeko hiru neurketa falta dira, eta Realak eskura du liga laugarren tokian bukatzea. Madrilen kontra jokatuko dute hurrengo jardunaldian.
Eskubaloian, berriz, Bera Berak liga borobildu du azken jardunaldian Granollersi irabazita. Kopan huts egin arren, ligan emandako maila bikaina izan da. Gascan jokaturiko neurketan liga txapeldunaren garaikurra jaso zuen Donostiako taldeak. Horrez gain, datorren sasoian jarraituko ez duten Pizzo, Arruda eta Teres jokalariak omendu zituzten, eta Leire Aramendia taldekide ohiak aurreskua dantzatu zuen.
FUTBOLA
Emakumezkoen lehen maila, 28. jardunaldia
Reala 4 – Santa Teresa 1
ESKUBALOIA
Emakumezkoen lehen maila, 8. jardunaldia
Bera Bera 36 – Granollers 30