
Pasaiako arrantzaleek lan baldintzak hobetzeko greba egin zuten Espainiako Bigarren Errepublika sortu berritan. Larrutik ordaindu zuten: atxilotuak, guardia zibilen tiroak, zazpi hildako eta dozenaka zauritu. Ategorrietan, erlojuko orratzek 10:00ak jo zituztenean. 90 urte pasatu dira Ategorrietako sarraskia gertatu zenetik.

Espezieen galera etengabea gelditu behar dugu. Horretarako, geratzen zaizkigun eremu naturalak babestu ez ezik, haien arteko korridore berdeak ere sortu beharko genituzke. Donostiak gerriko berde-urdina bultzatu behar du. Ospa dezagun biodibertsitatea hura kontserbatzeko ardura hartuta.

Ekipamendu faltari aurre egiteko mugitzen ari dira Bidebietako bizilagunak. Orain, auzoan kultur etxe bat jartzearen aldeko kanpaina bat abiatu dute, eta laster hasiko dira sinadurak biltzen.