Donostiako hotelek uste dute abuztuan %60ko okupazioa izango dutela
Maria Cristina hotela.Xabier Etxabe Gipuzkoako Hotelen Elkarteak aurreikusi du abuztuan hoteletako okupazioa %60koa izango dela. Orain arte egindako erreserbak %35eko okupaziora iristen dira, baina erreserba kopurua handituko dela uste dute. Pandemia aurreko garaian, garai honetarako abuztuko okupazioa –erreserbei begira– %75ekoa izan ohi zen, eta Aste Nagusian hotel guztiak bete ohi ziren. Aurten, ordea, egoera bestelakoa da.
2020ko abenduan elkarrizketa egin genion Elena Estomba Londres hoteleko zuzendari eta Gipuzkoako Hotelen Elkarteko presidenteari. Adierazi zuenez, 2020an Londres hotelak diru-sarreren %85 galdu zuen 2020an.


