
Bizitzaren parte oso garrantzitsu bat da surfa Janire Virgala, Arkaitz Bardaji, June Torrealdai eta Jabi Iraizoz surflarientzat, eta Antondegin egin nahi duten olatu artifizialen parkearen aurka posizionatu dira.

Urte hasieratik, donostiar guztien ahotan dago Martuteneko Antondegi gainan Wavegarden enpresak garatu nahi duen surf parkearen proiektua, eta eragile ugari mobilizatzen hasi dira.

Joan den asteburuan Euskadiko Eskrima Txapelketa irabazi zuen Marijo Padurak (Donostia, 1965), eta ekainaren amaierako Espainiako Txapelketa du orain helburu. 2001. urtean hasi zen Padura eskriman, besteak beste, Igor Otaegik (Madril, 1970) Fortuna Kirol Elkartearekin batera bultzatutako udako ikastaro batzuei esker.

Donostiako Metroaren lanek lur jausi bat eragin zuten iazko ekainaren 5ean, Erdialdeko Zubieta kalean. Ondorioz, Mirakontxa-Easo zatiko obra eten zuten. Ordutik, beste bi zulo azaldu dira, eta Euskal Trenbide Sareak ez du baztertzen gehiago agertzea.