Etxebizitzaren Euskal Legea betetzeko eskatu dio EH Bilduk udalari
Ricardo Burutaran EH Bilduko zinegotzia, gaur goizean emandako prentsaurrekoan. (Argazkia: EH Bildu) EH Bilduk etxebizitza hutsak mobilizatzeko prozedurarekin hasteko eskatu dio Donostiako Udalari. Izan ere, Etxebizitzaren Euskal Legearen arabera, hutsik dauden etxebizitzak alokairuan jartzeko betebeharra dago, eta arau hori aplikatzen hasi ez izana salatu du koalizioak. Horregatik, legea betetzeko eta udal-egituran eginkizun horiek betetzeko baliabide materialak eta giza baliabideak hornitzeko eskatuko dio EH Bilduk udalari mozio baten bidez.
“Donostia etxebizitza arazo handien duen euskal hiria bada, aitzindaria izan beharko luke etxebizitza eskubidea bermatzeko neurriak aplikatzen”, adierazi du Ricardo Burutaran EH Bilduko zinegotziak.

