Gauerditik 06:00etara arte bizikideak soilik elkartu ahalko dira kalean
(Argazkia: Beñat Parra) Labi batzordearen bilera teknikoa egin zuten atzo, eta kutsatze kopuruaren eta intzidentzia metatuaren hazkundea ikusita, neurriak hartu ditu batzorde teknikoak. Ez da etxeratze agindurik izango, baina kalean gauerditik 06:00etara bizikideak soilik ahalko dira elkartu. Horrela, ezingo dira jende multzoak elkartu espazio publikoetan, gauez. Kale zurruta ekiditeko hartutako neurria da, besteak beste.
Neurri berrian gaur gauerdian sartuko da indarrean.
Izan ere, une honetan, hiriko intzidentzia metatua 436,43koa da, eta eremu gorrian dago Donostia atzotik. Hiru astez gora egiten ari dira bai kutsatze kopurua, bai intzidentzia metatua.
“Zuhurtziarako deia” egin du Iñigo Urkullu lehendakariak, eta maskararen erabilera sustatu du.

