Skakeitan taldeak 'Eman Ez Genuen Kontzertua' dokumentala aurkeztu du
Skakeitan taldea. ETB1en estreinatu ondoren, dagoeneko Interneten ikus daiteke Skakeitan donostiarren Eman Ez Genuen Kontzertua dokumentala. Honela aurkeztu dute: “Ilusioa genuen borborka. 2019. urte amaieran kaleratu genuen Nola galdu denbora lana eta bira oparo bat genuen begien aurrean. Dena desegiten hasi zen arte. Asko genuen zuekin elkarbanatzeko. Eta, hau dena barruan gorde ordez, erakutsi nahi dizuegu”.
Badator eta Arriguri arduratu dira ekoizpenaz, eta lanak hainbat osagai tartekatzen ditu: lau kanturen interpretazioa hainbat kolaboratzailerekin (Juanjo Berasain, Juantxo Arakama eta Xsakara), taldearen proposamenaren eboluzioa, pandemiaren ondorioak eta etorkizuna.

