Zezenketarik ez, txertaketa bai
Illunbeko txertodromoa. (Argazkia: Joseba Parron San Sebastian) Aste Nagusian ez da zezenketarik izango Illunben, zezen plazako hondargunea txertaketarako erabiltzen dutelako. Gainera, ikusleen gehiengo kopurua %20koa izatearen ondorioz, “ez da bideragarria” Illunben zezenketarik egitea, enpresa antolatzailearen arabera. Hala ere, adierazi dute 2022an “zezenketa handiak” izango direla Illunben.

