Gazte baten gorpua erreskatatu dute gaur goizean Zurriolan
Goizaldean surf egitera Zurriolako uretan sartutako bi gazte desagertu dira, eta biak aurkitu dituzte: horietako bat, hilda. Hildakoak 35 urte zituen, eta atzerritarra zen.
Gaur goizaldean Larrialdietako zerbitzuek Zurriola hondartzako uretan 35 urteko gizon baten gorpua erreskatatu dute. Antza denez, beste gizon batekin sartu zen itsasoan, surf egitera. Ertzaintzak adierazi duenez, atzerritarra zen.
04:45ean, herritar batek udaltzainei jakinarazi die bere bi lagun uretan sartuak zirela, eta ez zituela aurkitzen. Berehala hasi dute bilaketa Ertzaintzak, suhiltzaileek, osasungintzako langileek, Gurutze Gorriak eta Itsas Salbamentuak.
Desagertutako bi mutiletako bat harkaitzetan aurkitu dute, bizirik. Bestearen gorpua aurkitu dute, ordea, itsas hondoan. Ertzaintza gertatutakoa aztertzen ari da.