Koartza bat Bidebietan

Irudi bitxi zein eder bat utzi zuen atzoko, hilaren 5eko, egun eguzkitsuak Bidebietan: koartza bat agertu zen Bidebieta parkeko iturriaren inguruan. Bizilagun batek argitaratu zuen argazkia Bidebieta-La Paz Facebookeko taldean. Irudian, koartza hegan ikus daiteke.
Hegazti zangaluzea eta lepo luzekoa da koartza, eta ohikoa da Euskal Herriko inguru naturaletan. Bidebietako argazkian ikusten den moduan, lepoa jasota egiten dute hegan, baina lurrean zutik daudenean, lepoa luzatuta eraman ohi dute.