Marina Landa izango da Txantxarreka gaztetxean
Marina Landa abeslariak kontzertua eskainiko du Antiguako Txantxarreka gaztetxean bihar, abuztuaren 12an. 18:30ean izango da emanaldia. Sarrerek 3 euro balioko dituzte, eta joan nahi duenak, izena emateko txantxarrekagaztetxea@gmail.com helbidera bidali beharko ditu bere izen-abizenak.
Marina Landa (Donostia, 1993) abeslaria, komunikatzailea eta kultura kudeatzailea da. Egunkari honetan ere idatzi izan ditu iritzi artikuluak, eta orain dela gutxi hasi du bere ibilbidea musika munduan.