1813ko abuztuaren 31ko sarraskia gogorarazten ari dira
Donostia Sutan 1813-2013 elkartea 1813ko abuztuaren 31n Donostian gertatutako sarraskia kontatzen dabil herritarrei. Larunbat gauean antzerkia egin zuten Trinitate plazan, eta bihar arte berri paperak banatzen arituko dira eta kartel informatiboak mantenduko dituzte San Bizente elizaren hesian. Aurten, sarraskiaren osteko tifus epidemia nabarmendu dute: 2.000 galdu zuten bizia soldaduek transmititutako gaixotasunaren ondorioz. Josean Catalan eta Jexux Arrizabalaga elkarteko kideari elkarrizketa interesgarria egin diegu.