Manifestazioa egingo dute Añorgan, 248 etxebizitza eraikitzeko proiektuaren aurka
Añorga Txikin 248 etxebizitza eraikitzeko plan berezia onartu du Donostiako Udalak, eta Atxiki Añorga elkarteak proiektuari ezetz esateko manifestazioa egingo du irailaren 25ean, 17:00etan, Añorga Txikitik abiatuta. Elkartearen ustez, proiektu hori “zentzugabekeria hutsa” da: “Inguru lasai bateko bizi kalitatea kaltetuko du, mugikortasun arazo larriak sortuko ditu, haurren ongizatea kaltetuko du, ikastola handitzearen aukera galduko da, euskararen erabileran proiektuak ez du Añorgako errealitatea aintzat hartzen, eta behar ditugun azpiegitura publikoentzako lurrak okupatuko ditu”, azaldu du elkarteak.
Añorgako hainbat bizilagunekin hitz egin ostean, erreportaje zabala osatu zuen Irutxuloko Hitzak proiektu horri ematen dioten erantzunari buruz.