Arraun Lagunakek eta Oriok indarrak neurtuko dituzte Kontxako sailkatze estropadan
Arraun Lagunaken trainerua iazko Kontxako Banderan. (Argazkia: Joseba Parron San Sebastian) Euskotren Liga lehen aldiz irabazita, Kontxako bandera irabazteko hautagaietako bat da Arraun Lagunak. Lehia estu bezain bizia izan dute uretan Oriorekin, eta ligako sailkapenean berdinduta bukatu zuten. Ordea, Lugañene ontziak garaipen gehiago lortu ditu sasoian zehar. Kontxako banderaren lehian izateko, ordea, sailkatze estropada jokatuko beharko dute gaur, 17:30etik aurrera. Indarrak neurtzeko aukera izango dute ligako bi ontzi onenek.
Guztira, hogei traineruk parte hartuko dute emakumezkoen sailkatze estropadan, bi multzotan banatuta. A multzoan Euskotren Ligan aritu diren hiruak –aipaturiko Arraun Lagunak eta Orio, eta Hondarribia–, ETE ligako lau –Tolosaldea txapelduna, Hibaika, Deustu eta Zumaia– eta LGT Galiziako ligako hiru –Cabo, Chapela eta Perillo–. B multzoan, aldiz, beste hamar ontzik parte hartuko dute: Castro, Mugardos, Isuntza, Lapurdi, Lutxana, Riveira, Ondarroa, San Juan, Tiran eta Zarautz.
Eguerdiko zozketaren ostean, traineruen ordena ondorengoa izango da:
- Chapela
- Deustu
- Hondarribia
- Hibaika
- Tolosaldea
- Arraun Lagunak
- Perillo
- Orio
- Zumaia
- Cabo
- Lapurdi
- Lutxana
- Ondarroa
- Isuntza
- San Juan
- Mugardos
- Tiran
- Zarautz
- Riveira
- Castro
Zazpi onenek egingo dute aurrera, eta ikusteko dago galiziarren maila zein den. Donostiarrarekin batera, zortzi traineruk jokatuko dute bandera datozen bi igandetan.

