Urumea ibaian zazpigarren isurketa kutsakorra izan da
Azken hilabeteotan hainbatetan gertatu den moduan, Eguzki Erakunde Ekologistak salatu du Urumea ibaian, Martutene inguruan, beste “isurketa kutsakor bat” gertatu zela larunbat arratsaldean. Gogoratu dute halako isurketaren bat ikusiz gero, 112ra deitu behar dela.
Zazpigarren isurketa kutsakorra dela salatu du Eguzkik. Izan ere, azken hilabeteotan, hainbatetan egin dituzte halako salaketak. Azkena abuztuan izan zen, eta ekainaren hasieran, esaterako, zenbait olio isurketa gertatu zirela salatu zuten; hilabetearen bukaeran, beste olio isurketa ikusgarri baten berri eman zuten. Ondoren, hilabete honen hasieran, beste isukerta kutsakor bat gertatu zela salatu zuten.