Azora funtsarekin bitartekari lanak egiteko prest agertu dira udal talde gehienak

azoragros Ategorrieta kaleko Azora putre funtsaren eraikina. (Argazkia: Joseba Parron San Sebastian)

Azorak kalteturiko maizterrak eta Kaleratzeak Stop plataformek bilera egin zuten atzo udaletxean EAJ, PSE-EE, EH Bildu eta Elkarrekin Donostiaren udal taldeekin. Ategorrietan Azora funtsak dituen etxebizitzen egoeraz hitz egin zuten, eta udal taldeei eskatu zieten bitartekaritza lana egiteko. Zehazki, bukatzen ari diren alokairuen kontratuei jarraipena emateko lan egiteko prest azaldu dira. Horretarako, kontratu berriak sinatzea da helburua, egungo alokairuen KPIa aplikatuz.

Bi plataformek laster %33ko gehiegizko igoera gaitzesteko eta kontratu berriak, egungo errentak KPIa aplikatuz berrituta, defendatzeko mozioa aurkeztuko dute iraileko osoko bilkuran eztabaidatzeko. Atzoko bileraren ostean, mozioa onartuko dela uste dute

HITZAkide HITZAkide