Denboraldiko lehen derbia Lezaman jokatuko da
Liga garaipen ikusgarri batekin hasi ondoren, emakumezkoen Realak Athleticen kontrako euskal derbia jokatuko du etzi, Lezaman (12:00). Aurrez aurre talde sendoa izango dute txuri-urdinek, eta, gainera, jokalari ohi batzuen kontra ariko dira. Esaterako, Mariasun Quiñones atezain ohia. Lehen jardunaldia 4 eta 1 irabazi ostean Valentziari, konfiantza eta ilusioa izango dute denboraldiko bigarren partida irabazteko.
Gizonezkoen Realari dagokionez, lehiara itzuliko dira selekzioen etena pasata. Cadizen zelaian jokatuko dute etzi, 18:30ean. Laugarren jardunaldiko neurketa izango da. Txuri-urdinek azken bi partidak etxean irabazita, etxetik kanpo hirugarrena jarraian irabazteko aukera dute. Une honetan sailapeneko zazpigarren postuan daude sei punturekin.
Superkopan huts egin ostean, liga garaipen batekin hastea du helburu Bera Bera eskubaloi taldeak. Bartzelonako Sant Quirze igo berriaren etxean jokatuko dute bihar, 18:00etan. Liga berriro ere hamalau taldez osaturikoa izango da, eta liga erregularra izango da lehiaketa sistema. Hau da, 26 jardunaldikoa, talde guztiak elkarren aurka.