Alex de la Iglesiaren 'Veneciafrenia'-k emango dio hasiera Beldurrezko Zinemaren asteari
Urriaren 29tik azaroaren 5era egingo dute Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaren Astearen 32. edizioa, eta Alex de la Iglesiaren Veneciafrenia (2021) filmak inauguratuko du. Victoria Eugenia antzokian eta Antzoki Zaharrean denetariko filmak proiektatuko dituzte aste horretan. Honakoak: Apps, Belle, Beyond the Infinite Two Minutes, Caveat, The Deep House, The Medium, Prisoners of the Ghostland, The Sadness, The Seed, eta Yellow Dragon’s Village, besteak beste.