Iker Laurobak urtaroen diskografia osatu du
Lau urtaroei disko bana eskaini die Donostiako Iker Lauroba musikariak. Udazkena izan zen lehena, eta ondoren plazaratu zituen Negua eta Udaberria. Azkenik, laster argitaratuko du Uda lana, urtaroen diskografia osatzeko. Gainera, aurrerapen abestia entzungai jarri du: Kilima aldaketa.
Urriaren 6an aurkeztuko du Viktoria Eugenia antzokian, eta une horren zain bizitza erdia zeramala aitortu du. “Viktoria Eugenian joko dut nire banda maitea eta hainbat gonbidaturekin (maiteak ere bai). Egun errepikaezina izango da niretzat, espero dut zuentzat ere kontzertu berezia izatea”, adierazi du Laurobak. Sarrerak lotura honetan eskuratu daitezke.