Haurrek eta familiek Martuteneko jarduerez gozatu dute
Urriak 12, asteartea, jai eguna da askorentzat. Martutenen jai egun horri beste zentzu bat eman diote hainbat kultur jarduera antolatuta. Udaleko dultzaineroek alaitu dute goizean auzoa, eta ondoren haurrak zein familiak plazan elkartu dira. Margolanak eta eskulanak egin dituzte etxeko txikienek, eta puzgarrietan jolasteko aukera izan dute.
Eguneko egitaraua, ordea, ez da bukatu, eta iluntzera arte iraungo du. Esaterako, 19:30ean Donostia Arraun Lagunak kluba omenduko dute historian lehen aldiz Kontxako estropada irabazi izanagatik.