Zer dute jokoan donostiarrek azaroaren 29an?

Altzako Gau Beltza ospatzeko lau eguneko egitaraua prestatu dute

AltzaGauBeltza

Bihartik igandera bitarte, Altzako Gau Beltza ospatuko dute. Lau eguneko egitarauak adin guztientzako kultur proposamenak izango ditu. Hona hemen egitaraua:

  • Urriak 28, osteguna. Gau Beltza ipuin kontaketa Edurne Mitxeoren eskutik. Tomasene Kultur Etxean, 18:00etan.
  • Urriak 29, ostirala. Mozorro eta kalabaza tailerra. Tomasene Kultur Etxean, 18:00etan.
  • Urriak 30, larunbata. Horman erlojua duen etxea filmaren proiekzioa. Tomasene Kultur Etxean, 18:00etan.
  • Urriak 31, igandea. Altzako arimen ibilbidea. San Martzial plazatik abiatuko dira 19:30ean.

Antolatzaileak dira Altza Herri Eskola, Harri Berri-Oleta, Herrera, Herri Ametsa ikastola, Altzako institutua, Altzania Kultur Elkartea eta Bizarrain euskara elkartea. Nao Etxea jubilatu eta pentsiodunen etxeak ere lagundu du.

HITZAkide HITZAkide