Kantu berria kaleratu dute Skakeitan donostiarrek
Skakeitan talde donostiarrak kantu eta bideo berria kaleratu du: Alaska. Azken aldian taldeak ohikoa duen eran, asko zaindu dute klipa, oraingo honetan Duelo-ren zuzendaritzapean.
Ska talde moduan hasi bazen ere, pop-rock eta elektronika giroetara hurbildu da azken aldian. Alaska kantu hau hor kokatu genezake, prozesatutako ahots eta sintetizagailuekin. 2019an kaleratu zuten azken lana donostiarrek Nola galdu Denbora izenpean, eta hau da ordutik kaleratzen duten lehen kantua.

