Abenduaren 6an jakingo da Oier Oa donostiarraren lurralde debekuari buruzko erabakia
Groseko Oier Oa, euskal preso eta iheslari ohiak, abenduaren 6an jakingo du ezarri zioten lurralde debekuari buruzko erabakia zein den. 2015etik aurrera, Ipar Euskal Herrian bizitzeko debekua ezarri zion Frantziako Estatuak, baina bera bere bikotekide eta hiru semeekin Larresoron (Lapurdi) bizi zen. Lurralde debekuari buruzko epaiketa izan da astelehenean, eta epaileak abenduaren 6an kaleratuko du sententzia. Prokuradorea, debekua bertan behera uztearen kontra agertu da.
2020ko azaroan Frantziako poliziak bideko kontrol batean atxilotu zuen eta lau hilabeteko zigorra ezarri nahi diote. Auzia atzeratzeko eskatu zuten, gaurko helegitea aztertu ostean. Atxilotu zutenetik, bere semeengandik eta bikotekidearengandik urrunduta bizi da.
Bernart Etxepare lizeoan egiten zuen lan Oak, eta elkartasun keinu ugari jaso ditu. Gaur bertan korrika bat antolatu dute bertako ikasleek, eta amaieran Oaren gutun bat irakurri dute.
Oier Oa : l’avocat général s’oppose à la levée de l’interdiction de territoire https://t.co/AGHrjXc0bL pic.twitter.com/FNobixRQt3
— Mediabask INFO (@MediabaskInfo) November 8, 2021
Dokumentalaren aurkezpena Grosen
Groseko Marruma Elkartean ere, elkartasuna adieraziko diote ostegun honetan. Bere egoera azaltzen duen dokumental baten proiekzioa izango da, eta ostean, Oaren beraren parte hartzearekin.