Durangoko bonbardaketako hilobi komunetan dauden donostiarren senideak topatzeko laguntza eskatu dute
Durangoko bonbardaketan ehortzitakoak identifikatu eta gaur egungo familiarteko eta ondorengoak lokalizatzeko ikerketa lana hasi dute Gerediaga elkarteak eta Durango 1936 Kultur Elkarteak, Durangoko Udalaren babesarekin. Hiru hilabeteko egitasmoa izango da, eta amaieran aurkitutako senitartekoekin topaketa egitea da asmoa. Bonbardaketen ondorioz Durangoko kanposantuko hobi komunetan ehortzitakoei gune duina atontzeko aukera zabaldu daitekeela esan dute antolatzaileek.
Gerediaga Elkarteak, Euskal Herri osora zabaldu nahi du mezua, bertako herritarrak izan daitezkeelako hilobian daudenak. Donostiaren kasuan, ondorengoak identifikatu dituzte: Marcelino Garcia Romeral, Ignacio Lambide, Jose Luengas Lapeña, Justo Ochotorena Muguerza, Angel Santillana Madrid, Marcelino Merino Rasines eta Eugenio Vergara Gutierrez.
Gerediaga Elkartearen (www.gerediaga.eus), Durango 1936 Kultur Elkartearen (durango1936.org) eta Durangoko udalaren (durango.eus) webgunean. Inork ehortzitakoren baten gaineko informaziorik izango balu ikerketa burutzen dabiltzan elkarteekin harremanetan jartzeko deia ere plazaratu dute. Posta elektroniko nagusia gerediaga@gerediaga.eus da.
1937ko martxoaren 31n, bonbardatu zuten faxistek Durango. Hori izan zen Euskal herrian biktima gehien eta hondamendi handiena eragin zuen erasoa. Erasoan hildakoak Durangoko kanposantura eraman ziren egunean bertan eta ostekoetan, eta asko hilobi komunetan lurperatu ziren. Guztira, 336 biktima zuzen zenbatu ziren.