Mundaiz ikastetxeak egingo ditu haur danborradako pertsonaiak
Donostiako Udaleko Festak sailak zozketa egin du, eta Mundaiz ikastetxeko konpainia izango da 2022ko San Sebastian eguneko haur danborradan pertsonaiak bere gain hartuko dituena. Hamahiru konpainiak eman zuten izena zozketan parte hartzeko, eta Mundaiz izan da irabazlea. Donostiako gizartea eta jaiak ordezkatzen dituzte pertsonaiek, eta hemeretzi dira guztira.
Danbor Nagusia Orixe Ikastolako ikasleen artean aukeratuko dute, beraien txanda delako. Pertsonaiak egiteko, ordea, sei konpainia gelditzen ziren, baina denek txandari uko egin diote, hainbat arrazoirengatik. Horregatik, udalak zozketa bidez aukeratzea erabaki zuen, nahi zuten konpainien artean.